Entrenamenduak

Squashean jolasten ikasi nahi duzu edo zure maila handitu?

Federazioak maila ezberdineko entrenamenduak antolatzen ditu squasharen munduan has zaitezen edo zure maila igo dezazun.

 

Hastapen ikastaroa

Hastapen ikastaroak, Gasteizko udalaren bitartez antolatuak, 3 hilabeteko iraupena dute eta astean zehar ordu bateko bi klasez osatuta daude.

Kurtso hauen helburua, squasharen jokora sarrera bat eskaintzea da. Oinarri on bat irakasten da bola zelan jo behar den inguruan, pistaren barruan kokapenaren inguruan, kiroltasunaren inguruan… dena giro oso on baten barruan.

Izen emateko epeei eta ordutegiei buruz informatu zaitez udalaren web orrian.

Bigarren mailako entrenamenduak

Jokoaren kontzeptu basikoak menderatu eta aurrera egin nahi duten jokalarientzat, Federazioak bigarren mailako entrenamenduak eskaintzen ditu. Entrenamendu hauek, urte bateko iraupena dute eta astean ordu bateko klase baten antolatuta daude. Klase honetan, partiduetan “ahazten” ditugun oinarri basikoak modu antolatu baten praktikatzen dira.

Entrenamendu hauei buruz informazioa eskuratu hona idazten: arabasquash@gmail.com edo telefono honetara deitzen: 635 013 021 (Oier)

OHARRA: Bigarren mailako entrenamenduetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik hastapen ikastaroren baten parte hartu izatea.

 Entrenamendu espezifikoak

Behin hastapen ikastaroa eta bigarren mailako entrenamenduak gaindituta, Arabako Squash Federazioak entrenamendu espezifikoak eskaintzen ditu. Entrenamendu hauetan jokalariek beraien joko maila igotzen jarraitu ahal izango dute.

Entrenamendu hauei buruz informazioa eskuratu hona idazten: arabasquash@gmail.com edo telefono honetara deitzen: 635 013 021 (Oier)

OHARRA: Entrenamendu espezifikoetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik bigarren mailako entrenamenduetan parte hartu izatea.


 

Squash Kampusa 2016