Jada ez da ezer geratzen 2018ko Gasteiz Hiria Openerako!

Cartel-OPEN-FEMENINO-2018

Freesquash urteroko bilera + txapelketen egutegia

Urtarrilaren 13an goizeko 11:00ean freesquash klubaren urteroko bilera egingo da, federazioek Cercas Bajas kalean daukaten areto batean. Leku berdinean, goizeko 10:00ean, Nik Squash klubarekin bilduko gara datorren urteko txapelketen egutegia adosteko.

Beti bezala, animatzen zaituztegu bi bileretan parte hartzera eta klubaren antolakuntzan parte aktibo izatera. Gogoratu klubaren funtzionamendurako guztion inplikazioa ezinbestekoa dela.

Bileran elkar ikusiko dugu!

Agur bero bat,
FreeSquash.

Lizentziak 2024

Eskuragarri jada Lizentziak atalean 2024 ko lizentzia tramitatzeko argibideak.

Federatu zaitez!

Gogoratu lehen bailen federatzea garrantzitsua dela Free eta Nick Squasheko ligak eta torneoak jolastu ahal izateko eta edozein istripuen aurrean babestua egoteko.

Squasheko teknifikazio ikastaroa

Folleto_WE_Vitoria_20171

Maiatzaren 19tik 21era Squasheko teknifikazio ikastaro bat antolatuko dugu.
Irakasleak bolak elikatzen edukiko ditugu. Bolaren erritmoa eta lehiakortasuna partiduekin landuko dugu ere.
Plaza mugatuak!
Informazio gehiago:

logo_pdf

 

 

 

 

 

Squash entrenatzaile/irakasle kurtsoa

folleto_we_vitoria_entrenadores_20171

Arabako Squash Federazioak Squash entrenatzaile/irakasle kurtso bat antolatu du datorren Otsaila eta Ekainerako.

Edozein mailarako pertsonentzat zuzenduta dago. Gai-zerrendak, erraketa bat inoiz hartu ez duen pertsona bati gauza basikoak irakastetik, torneo bateko partidu konkretu bat zelan prestatzera barne hartzen du.

Kurtsoa Otsaila eta Ekaineko bi asteburutan gauzatuko da. Lehenengo zatian gai batzuk irakatsiko dira, erdiko asteetan praktikan jartzeko ideiarekin, bigarren zatian beste gai espezifikoagoak tratatzeko.

Orduetako %75 a squash pista baten izango dira eta %25 proiektore bat duen gea baten (bideoak, teoria…)

Kurtsoa 12 pertsonentzat mugatua egongo da.

Izena emateko kuota 120€-koa da. %50 (60€) bueltatuko da kurtso osoa betetzen duten pertsonei.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko hona idatzi: kesada83@hotmail.com o arabasquash@gmail.com

Informazio gehiago hemen:

logo_pdf